Itxi

EURO 2020

Iñigo Martinezek osorik jokatu zuen Espainia-Norvegia partida; Muniain, minutu gabe

Erredakzioa

Leer en Castellano

Athleticeko erdiko defentsak hasieratik jokatu zuen Espainiako selekzioarekin. 2-1eko emaitzarekin irabazi zuen, Iñigok penalti bat egin zuen arren. Kepa eta Muniain jokatu gabe geratu ziren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako futbol selekzioak 2 eta 1 irabazi zion Norvegiari, 2020ko Eurokoparako sailkapen faseko lehen jardunaldian. Datorren urteko Eurokopako egoitzetako bat Bilboko San Mames estadioa izango da.

Iñigo Martinezek hasieratik amaieraraino jokatu zuen neurketa. Athleticeko erdiko defentsak, penalti bat egin zuen 64. minutuan, eta Norvegiak norgehiagoka berdindu zuen (1-1). Hala ere, Espainiak garaipena eskuratu zuen, Sergio Ramosek penaltiz sartutako golari esker (2-1).

Luis Enrique Martinez Espainiako selekzioko hautatzailearen deialdian dauden beste bi euskal jokalariak Iker Muniain eta Kepa Arrizabalaga dira. De Gea izan zen atezain titularra eta Kepa aulkian geratu zen. Muniainek ere ez zuen minutu bakar bat ere jokatu.

Fitxa teknikoa:

2 - Espainia: De Gea, Jesus Navas, Sergio Ramos, Iñigo Martinez, Jordi Alba, Busquets, Ceballos (Canales, 74. min), Parejo (Rodri, 76. min), Asensio, Rodrigo eta Morata (Jaime Mata, 89. min).

1 - Norvegia: Jarstein, Elabdellaoui, Ajer, Nordtveit, Aleesami, Odegaard (Mohamed Elyounoussi, 56. min), Henriksen, Sealnes, Johansen (Kamara, 77. min), King eta Tarik Elyounoussi (Johnsen, 55. min).

Golak: 1-0, 16. min: Rodrigo. 1-1, 64. min: King, penaltiz. 2-1, 71. min: Sergio Ramos, penaltiz.

Epailea: Andris Treimanis (Letonia). Txartel horia atera dizkie Espainiako Ceballosi eta Iñigo Martinezi, baita Norvegiako Ajerri, Tarik Elyounoussiri, Johanseni eta Mohamed Elyounoussiri.


Albisteak (3)

Bideoak (2)