Iberdrola Liga
Atletico Madril txapeldun, Athletic bosgarren, eta Reala zazpigarren
eitb.eus
Talde koltxoneroak irabazi du Iberdrola Liga, Zubietan garaipena lortuta. Euskal ordezkariak, Athletic eta Reala, bosgarren eta zazpigarren izan dira hurrenez hurren.
Atletico Madril da 2018-2019 Iberdrola Ligako txapelduna, igande honetan Realari 1-3ko emaitzarekin irabazita, txapelketako 30. eta azken jardunaldiko partida. Emaitza honek, aukerarik gabe utzi du bigarren postuan geratu den Bartzelona.
Realak ezin izan du liga amaitu garaipen bat lortuz, baina txapeldunaren kontra galdu du, eta seigarren postuan amaitu du. Jada, talde txuri-urdina Atleticoren beraren aurka maiatzaren 11n jokatu behar duen Erreginaren Kopako finalean pentsatzen hasi da.
Bestalde, Athleticek porrota jaso du Madrid CFF taldearen aurka (2-0), eta talde madrildarrak mailari eustea lortu du. Ondorioz, zuri-gorriek sailkapeneko bosgarren postuan amaitu dute denboraldia.