Ofiziala
Griezmannek Atletico uztea erabakitzea, Realaren mesederako
Agentziak | Erredakzioa
Denboraldia amaitzean 120 milioiko klausula izango du frantziarrak eta Realari horren %20a dagokio, hots, 24 milioi euro.
Antoine Griezmann jokalariak hurrengo urtean Atletico Madrilen jarraituko ez duela esan dio klubari. Asteartean, zuzendaritzako Miguel Angel Gil Marinekin, Diego Pablo Simeone entrenatzailearekin eta Andrea Berta kirol-zuzendariarekin bildu zen bere erabakia helarazteko.
Aurrelari frantziarrak taldea utzi eta bere etete-klausula ordainduko duela esan zuen, baina non jokatuko duen plazaratu gabe.
Denboraldia amaitzean 120 milioiko klausula izango du eta Realari horren %20a dagokio, hots, 24 milioi euro.