Itxi

FINALA

Chelsea eta Arsenal, Europa Ligaren bila faborito argirik gabe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Finala polemikarekin dator, ezin izango baitu bertan parte hartu Henrik Mkhitaryan Arsenaleko jokalariak, arrazoi politikoak eta segurtasunezkoak tarteko.

Bakuko Estadio Olinpikoa. Argazkia: EFE

Londresko bi taldek, Chelseak eta Arsenalek, Europa Ligako finala jokatuko dute gaur, Bakun (Azerbaijan). Bertan egongo ez dena Henrik Mkhitaryan Arsenaleko jokalaria izango da, arrazoi politikoak eta segurtasunezkoak direla medio.

Titulua bereganatzeko beharrizan handiena duena Unai Emery entrenatzaile gipuzkoarrak zuzentzen duen Arsenal da, ez baita datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu bere herrialdeko ligaren bidez; Chelsea, ordea, bai. Ondorioz, txapelketa irabazteak sari bikoitza ekarriko lioke Emeryren taldeari.

Finala polemikaz inguraturik dago. Batetik, talde bakoitzak 6.000 sarrera besterik ez dituzte jaso, eta hori harrigarria da, finala 68.000 ikuslerentzako prestatuta dagoen futbol-zelai batean jokatuko baita.

Bestetik, Mkhitaryan armeniarrak norgehiagokan parte hartu ahal ez izateak soka luzea ekarri du. Izan ere, Armeniaren eta Azerbaijanen arteko harreman politiko txarrak eragin du Arsenaleko erdilaria Bakun ez egotea.

Hartara, neurketa horri begira Arsenalen hutsuneak honako hauek izango dira: lesionatuta dauden Aaron Ramsey, Hector Bellerin, Rob Holding, Danny Welbeck, Denis Suarez eta Mkhitaryan bera.

Chelsearen partetik, aldiz, azken aldian min hartuta ibili den N'Golo Kante jokatzeko modua egongo da; ez, berriz, Ruben Loftus-Cheek, Antonio Rudiger eta Callum Hudson-Odoi.

Fitxa teknikoa:

Balizko hamaikakoak:

Chelsea: Kepa, Emerson, Luis, Christense, Azpilicueta, Jorginho, Kante, Barkley, Pedro, Giroud eta Hazard.

Arsenal: Cech, Sokratis, Koscielny, Monreal, Maitland-Niles, Torreira, Xhaka, Kolasinac, Özil, Aubameyang eta Lacazette.

Epailea: Gianluca Rocchi (Italia).

Futbol-zelaia: Bakuko Estadio Olinpikoa (Azerbaijan).

Ordua: 21:00.

Albisteak (3)