41. jardunaldia
Igandeko Bigarren Mailako partidak, atzeratuta Reyesen heriotzagatik
Erredakzioa
Albacete-Malaga, Cadiz-Extremadura, Lugo-Tenerife, Elche-Deportivo, Mallorca-Granada, Oviedo-Rayo Majadahonda eta Zaragoza-Numancia partidak, ekainaren 4an jokatuko dira.
Espainiako Futbol Federazioak larunbat honetan jakinarazi du, atzeratu egin direla igande honetarako aurreikusita zeuden Bigarren Mailako 41. jardunaldiko zazpi partidak, Jose Antonio Reyes Extremadura taldeko jokalariaren heriotzagatik.
Ondorioz, Albacete-Malaga, Cadiz-Extremadura, Lugo-Tenerife, Elche-Deportivo, Mallorca-Granada, Oviedo-Rayo Majadahonda eta Zaragoza-Numancia partidak, ekainaren 4an (asteartean) jokatuko dira, 21:00etan.
Extremadurak Reyes fitxatu zuen urtarrilean, eta larunbat honetan hil da jokalaria, auto istripu bat izan ostean. Autoa errepidetik atera da, eta sua hartu du. Sevillatik Utrerara doan A. 376 autobidean gertatu da istripua.