Itxi

2019ko Munduko Kopa

Alemaniak Txina garaitu eta txapelketako lehenengo ezustekoa saihestu du (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Giulia Gwinnek sartu du partidako gol bakarra eta, hartara, ez da ezustekorik egon B multzoko lehenengo partidan.

Giulia Gwinn (15) , lortutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Alemaniak sufritutako garaipena lortu du Txinako selekzioaren aurka (1-0) eta, hartara, 2019ko Munduko Koparen lehenengo ezustekoa saihestu du. Giulia Gwinn izan da partidako goletzaile bakarra eta, beraz, Alemaniako selekzioari garaipena eman dion jokalaria.

Nahiz eta Alemaniak baloiaren jabetza izan, txinatarrak izan dira gol-aukera garbienak izan dituztenak.

Izan ere, Alemaniak, Munduko Kopa irabazteko faboritoen artean dagoen selekzioak, ez du bere bertsio hoberena plazaratu eta Txina duen kalitatea erakusteko gai izan da.

Txinak kontraerasoari ekin dio hasiera-hasieratik eta, joko hori dela medio, gol-aukera garbiak izan ditu. Adibiderik adierazgarriena, 45. minutuan Yang Lik zutoinera bidalitako jaurtiketa izan da.

Baina, hala ere, 66. minutuan Alemaniako selekzioari garaipena eman dion partidako gol bakarra heldu da. Giulia Gwinek Txinak txarto urrundatako baloia area kanpoan hartu eta, jaurtiketa indartsu baten bitartez, partidako lehenengo eta azkenengo gola lortu du (1-0).

Alemaniak lehenengo hiru puntuak lortu ditu, asko sufritutako garaipenean.

Fitxa teknikoa

1 - Alemania: Schult; Simon (Oberdorf, 46. m), Doorsoun, Hegering, Hendrich; Daebritz, Leupolz (Magull, 63. m), Marozsan; Gwinn, Huth (Schueller, 86. m); Popp.

0 - China: Shimeng; Shanshan, Peng, Haiyan, Liu Shanshan; Gu Yasha, Zhang Rui, Wei (Wang Shuang, 46. m), Jiahui (Tan Ruyin, 33. m); Yang Li (Duan, 70. m), Wang Shanshan.

Golak: 1-0, 66. m: Giulia Gwinn.

Epailea: Marie-Soleil Beaudoin.

Albisteak (1)