Kargatzen...
Itxi

Munduko Kopa 2019

Espainiak irabazi egin dio Hegoafrikari VARaren protagonismoarekin (3-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Espainiarrek hiru gol sartu dituzte bigarren zatian (horietako bi penaltiz), eta, hartara, buelta eman diote lehen zatian afrikarrek sartutakoari.

Espainiako jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak 3-1 irabazi dio Hegoafrikari, lehenengo zatian galtzen hasi bada ere. Espainiaren lehendabiziko bi golak Jennifer Hermosok sartu ditu penaltiz, (horietako bigarrena VARa gainbegiratu ostean), eta hirugarrena, ostera, Lucia Garcia zuri-gorriak lortu du, ia partida amaieran.

Espainiarrak jokoan agintzen hasi badira ere, afrikarrak arriskua sortzen zuten kontra-erasoen bidez. Horietako batean, 25. minutuan, Kgtalanak norgehiagokako lehen gola erdietsi du areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin.

Bigarren zatia hastearekin batera, Espainiako hautatzaileak Aitana Bonmati eta Lucia Garcia zelairatu ditu, eta bigarren horrek neurketaren nondik norako aldatu du.

Partida bere azken txanpan sartzear zegoela, Hermosok egindako saiakera batek Janine Van Wyk kapitainaren eskuaren aurka jo du, eta epaileak penaltia adierazi du eta Hermosok ez du barkatu.

Hortik aurrera, espainiarrek erritmoa areagotu dute, eta 83. minutuan lehiako bigarren penaltia iritsi da, Lucia Garciari egin diotena eta epaileak VARa begiratu ostean adierazi duena. Atletico Madrilgo aurrelaria arduratu da bigarrenez baloia sare barrura botatzeaz (2-1).

Jokaldi horretan Hegoafrika hamarrekin geratu da, Vilakazik bigarren txartel horia ikusi baitu penaltiagatik

Espainia jaun eta jabe zen une horietan eta 89. minutuan Lucia Garciak hirugarrena egin du.

Garaipen horrekin Espainiak B multzoko lehen postuan kokatu da.

Fitxa teknikoa

3 - Espainia: Paños, Torrejon, Paredes, Leon, Corredera, Torrecilla, Vicky Losada (Bonmati, 45. min), Putellas (Nahikari Garcia, 73. min), Sampedro (Lucia Garcia, 45. min), Caldentey eta Hermoso.

1 - Hegoafrika: Dlamini, Ramalepe, Matlou, Van Wyk, Vilakazi, Jane, Biyana, Mthandi (Seoposenwe, 56. min), Motlhalo (Ndimeni, 52. min), Kgatlana eta Fulutudilu.

Golak: 0-1, 25. min: Kglatlana; 1-1, 69. min: Jenni Hermoso; 2-1, 83. min: Jenni Hermoso; 3-1, 89. min: Lucia Garcia.

Epailea: Maria Belen Carvajal.

Albisteak (3)