Itxi

Lehenengoz

Portugal, Nazioen Ligako txapeldun

Erredakzioa

Leer en Castellano

Portugalgo selekzioak 1-0eko emaitzarekin irabazi dio finala Herbehereetako selekzioari, eta 2020ko Eurokoparako txartela lortu du.

Portugalgo selekzioko jokalariek txapeldunaren kopa altxatzen duten momentua. Argazkia: EFE

Portugal da Nazioen Ligako lehen edizioko txapelduna, finalean Herbehereetako selekzioa 1-0 garaituta. Ondorioz, 2020ko Eurokoparako txartela lortu du.

Europako txapeldunak, Portugalek, lehen zati bikaina jokatu du, eta nagusi izan da, baina neurketa golik gabeko berdinketarekin (0-0) iritsi da atsedenaldira. Bigarren zatiko 15. minutuan, ordea, partida erabaki duen gola sartu du Gonçalo Guedesek (1-0). Ondoren, Herbehereak ez da berdintzeko gai izan, eta Portugalek lortu du garaipena.

Finalerdietan, Ingalaterra kanporatu zuen Herbehereetako selekzioa bigarren postuarekin konformatu behar izan da txapelketa honetan.

Fitxa teknikoa:

1 - Portugal: Rui Patricio; Nelson Semedo, Jose Fonte, Ruben Dias, Raphael Guerreiro; Danilo, William Carvalho (Ruben Neves, 90. min), Bruno Fernandes (João Moutinho, 82. min); Bernardo Silva, Cristiano Ronaldo eta Gonçalo Guedes (Rafa Silva, 75. min).

Hautatzailea: Fernando Santos

0 - Herbehereak: Cillessen, Dumfries, van Dijk, De Ligt, Blind; De Jong, De Roon, Wijnaldum; Bergwijn (D. van de Beek, 60. min), Babel (Promes, 47. min) eta Memphis.

Hautatzailea: Ronald Koeman

Golak: 1-0, 60. min: Gonçalo Guedes.

Epailea: Alberto Undiano Mallenco (ESP). Dumfries Herbehereetako jokalariari txartel horia atera dio, 88. minutuan.

Albisteak (2)