Fitxaketa
Mendyk sei urterako kontratua sinatu du Real Madrilekin
Erredakzioa
Hegaleko defentsa frantziarra Olympique Lyon taldetik fitxatu du Madrileko taldeak, 48 milioi euro ordainduta.
Real Madrilek Ferland Mendy fitxatu du. Hala jakinarazi du klubak, webgune ofizialean. Olympique Lyoni 48 milioi euro ordainduta fitxatu du hegaleko jokalaria Madrileko taldeak. Azken bi denboraldietan, Frantziako ligako (Ligue 1) ezker hegaleko defentsa onena izan da.
Mendyk 24 urte ditu, eta datozen sei denboraldietarako kontratua sinatu du Real Madrilekin. Jokalari frantziarraren aurkezpena, ekainaren 19an (asteazkena) 13:00etan izango da, Santiago Bernabeu estadioan.