Itxi

MUNDUKO KOPA

Espainia final-zortzirenetan egongo da, Txinaren kontra 0-0ekoa lortu ondoren

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Espainiako selekzioak B multzoko bigarren tokia lortu du. Alemaniak eskuratu du lehen postua, hiru garaipenekin. Txinak, berriz, hirugarren sailkatuen arteko onenen artean egingo du aurrera.

Espainiako jokalariak sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioa lehen aldiz sailkatu da Munduko Kopa bateko final-zortzirenetan izateko. Astelehen honetan, Espainiak eta Txinak 0-0 bukatu dute multzoen faseko azken partidan, eta puntu horrek sailkapen matematikoa eman dio.

Jorge Vildak entrenatzen duen taldeak txinatarrek baino aukera gehiago eta hobeak izan ditu, baina ezin izan du golik sartu.

Berdinketari esker, Espainiak B multzoko bigarren tokia eskuratu du, Alemaniaren atzetik. AEB edo Suedia izango ditu aurkari hurrengo kanporaketan. Bi selekzio horiek ostegunean erabakiko dute nor den F multzoko lehen sailkatua, euren artean jokatuko duten norgehiagokan.

Fitxa teknikoa:

0 - Txina: Peng Shimeng, Lin Yuping, Wu Haiyan, Han Peng, Liu Shanshan, Wang Shuang (Li Wen, 56. min), Zhang Rui, Wang Yan, Gu Yasha (Yao Wei, 87. min); Wang Shanshan (Yang Li, 46. min) eta Li Ying.

0 - Espainia: Sandra Paños, Marta Corredera, Irene Paredes, Mapi Leon, Leila Ouahabi, Virginia Torrecilla, Patri Guijarro, Lucia Garcia (Celia Jimenez, 86. min), Jenni Hermoso, Mariona Caldentey (Andrea Falcon, 46. min) eta Nahikari Garcia (Alexia Putellas, 67. min).

Epailea: Edina Alves Batista (BRA). Txartel horiak: Wen (Txina).


Alemaniak aise irabazi dio Hegoafrikari (4-0)

Alemaniarrak, lau goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Multzoko beste partidan, Alemaniak ez du arazorik izan Hegoafrika garaitzeko (4-0); hartara, alemaniarrek multzoen faseko neurketa guztiak irabazi dituzte, eta multzoko lehen postuan sailkatu dira.

Lehendabiziko bi neurketetan, emaitza berarekin garaitu zituen Txinako eta Espainiako selekzioak (1-0). Gaurkoan, aitzitik, gol-festarekin nagusitu dira Hegoafrikaren aurka, eta gol gehiago sartzeko aukerak izan dituzte, jaun eta jabe izan baitira neurketa osoan zehar.

Fitxa teknikoa:

0 - Hegoafrika: Dlamini, Ramalepe, Van Wyk, Matlou, Vilakazi, Biyana (Smeda, 90. min), Jame, Makhabane, Mthandi (Kgatlana, 46. min), Ndimeni eta Fulutudilu (Mulaudzi, 46. min).

4 - Alemania: Schult, Gwinn, Doorsoun, Hegering, Schweers (Simon, 46. min), Huth (Dallman, 59. min), Leupolz, Magull, Dabritz, Popp eta Buhl (Schuller, 67. min).

Golak: 0-1, 14. min: Leupolz. 0-2, 29. min: Dabritz. 0-3, 40. min: Popp. 0-4, 58. min: Magull.

Epailea: Sandra Braz (POR). Txartel horiak: Ramalepe, Vilakazi eta Mulaudzi (Hegoafrika); Magull (Alemania).

Albisteak (3)