Itxi

Frantzia 2019

Ingalaterrak final-laurdenetarako txartela lortu du Kamerun kanporatuta

Erredakzioa

Leer en Castellano

Ingalaterrako selekzioak 3-0eko emaitzarekin gainditu du Kamerun, eta Norvegia izango du aurkari final-laurdenetan.

Ingalaterako jokalariak, Kameruni sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Ingalaterrak final-laurdenetarako txartela lortu du 2019ko Frantziako Munduko Txapelketan, Kameruni 3-0eko emaitzarekin irabazi ostean. Kamerunek ez ditu ondo hartu VARak hartutako erabakiak, eta zelaia uzteko mehatxua egin du, gol bat baliorik gabe utzi diotelako. Ingalaterrak Norvegia izango du aurkari final-laurdenetan.

Partidako lehen gola Houghtonek (1-0) sartu du, 15. minutuan. Atsedenaldira iritsi aurretik, 49. minutuan, Whitek sartu du 2-0ekoa. Bigarren zatian, 58. minutuan, Greenwoodek (3-0) erabakita utzi du neurketa.

Fitxa teknikoa:

3 - Ingalaterra: Karen Bardsley, Lucy Bronze, Steph Houghton, Millie Bright, Alex Greenwood, Keira Walsh, Fran Kirby, Jill Scott (Staniforth, 78. min), Nikita Parris (Williamson, 84. min), Ellen White (Taylor, 64. min) eta Toni Duggan.

0 - Kamerun: Annette Ngo Ndom, Yvonne Leuko, Augustine Ejangue (Sonkeng, 64. min), Estelle Johnson, Aurelle Awona, Ajara Nchout, Michaela Abam (Abena, 68. min), Raissa Feudjio, Jeannette Yango, Aboudi Onguene eta Enganamouit (Takounda, 53. min).

Golak: 1-0, 15. min: Houghton. 2-0, 45+4. min: White. 3-0, 58. min: Greenwood.

Epailea: Liang Qin. Txartel horiak atera dizkie Leuko (4') eta Takounda (9') Kamerungo jokalariei.

Albisteak (3)