Itxi

2019ko Munduko Kopa

Espainiako selekzioak historiako talderik onenaren aurka jokatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Nahikari Garcia, Mariasun Quiñones, Lucia Garcia eta Irene Paredes euskal jokalariek 2019ko Mundialaren final-laurdenetarako sailkapena bilatuko dute Estatu Batuen aurka, 18:00etan.

Espainiako selekzioaren entrenamendua. Argazkia: EFE

Estatu Batuen selekzioa da emakumezkoen munduko futbolaren historiako talderik onena, hiru Munduko Kopa irabazi baititu (1991n, 1999an eta 2015ean).

Selekzio horren aurka jokatuko du gaur Espainiak, Frantziako Munduko Kopako final-laurdenetara sailkatzeko helburuarekin.

Jorge Vilda entrenatutako taldea final-zortzirenak jokatzeko sailkatu da, historian lehenengo aldiz. Halaber, historia idazten jarraitu nahi du Espainiako selekzioak aurtengo Munduko Kopan.

Kontuan izan behar dugu selekzio horetan lau euskal jokalari daudela: Nahikari Garcia (Reala), Mariasun Quiñones (Reala), Lucia Garcia (Athletic) eta Irene Paredes (Paris Saint-Germain).

Ustezko hamaikakoak

Espainia: Sandra Paños; Marta Torrejon, Irene Paredes, Mapi Leon, Leila Ouahabi; Virginia Torrecilla, Patri Guijarro; Mariona Caldentey, Jenni Hermoso, Alexia Putellas; eta Nahikari Garcia.

Estatu Batuak: Alyssa Naeher; Kelley O'Hara, Abby Dahlkemper, Becky Sauerbrunn, Crystal Dunn; Samantha Mewis, Lindsey Horan, Rose Lavelle; Tobin Heath, Alex Morgan eta Megan Rapinoe.

Epailea: Katalin Kulcsar (HUN).

Zelaia: Auguste-Delaune (Reims).

Ordua: 18.00.

Albisteak (4)