Itxi

Europako 21peko Txapelketa

Europako Txapelketarako finalean sartzea dute helburu 21 urte azpiko selekzioek

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Espainiako selekzioak Frantziaren aurka jokatuko du, 21:00etan, eta Alemaniak Errumaniarekin lehiatuko du Europako 21 urte azpiko Txapelketako finalerako sailkapena.

Oyarzabal, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gaur, osteguna, Europako 21 urte azpiko Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira. Alemaniak Errumaniaren aurka jokatuko du, 18:00etan, eta Espainiako selekzioak Frantziaren aurka bilatuko du finalerako sailkapena, 21:00etan.

Espainiako selekzioan jokatzen duten euskaldunak azken Europako 21peko Txapelketan lortu zuten finala errepikatzea saiatuko dira: Unai Simon eta Unai Nuñez (Athletic), Aguirregabiria (Alaves), Zubeldia, Mikel Merino eta Oyarzabal (Reala). Baina, aurrean, txapelketa irabazteko faboritoenetariko bat izango dute, Frantzia.

Moussa Dembele aurrelaria da jokalararik arriskutsuena. Jokalari frantziarrak orkatila zaurituta amaitu zuen Kroaziaren aurkako partida eta ezin izan zuen Errumaniaren aurka jokatu. Hala ere, Espainiaren aurkako partida jokatu ahal izatea espero da.

Bestalde, Alemaniak aurtengo txapelketan ezusteko ematen ari den selekzioaren aurka jokatuko du, beste finalaurrekoan: Errumania.

Errumaniarrek, Ianis Hagi buru, oso ondo jokatu dute txapelketa osoan zehar. Jokalari gaztea, Gica Hagiren semea, selekzioko liderra bilakatu da eta, horrenbestez, Europako 21peko Txapelketa irabaztea bilatuko dute.

Ustezko hamaikakoak: Espainia vs Frantzia

Espainia: Sivera; Aguirregabiria, Nuñez, Mere, Aaron; Roca, Fabian; Olmo, Ceballos, Fornals; eta Mayoral.

Frantzia: Bernardoni; Dagba, Konate, Upamecano, Sarr; Reine-Adelaïde, Tousart, Ntcham; Ikone, Dembele eta Thuram.

Epailea: Georgi Kabakov (BGR).

Zelaia: Mapei Stadium de Reggio Emilia.

Ordua: 21.00.

Ustezko hamaikakoak: Alemania vs Errumania

Alemania: Nubel; Klostermann, Tah, Baumgartl, Mittelstadt; Neuhaus, Eggestein, Dahoud; Oztunali, Waldschmidt eta Richter.

Errumania: Radu; Manea, Nedelcearu, Pascanu, Stefan; Cicaldau, Baluta; Man, Hagi, Coman; eta Puscas.

Epailea: O. Grinfeld (ISR).

Zelaia: Renato Dall’Ara .

Ordua: 18:00.

Albisteak (1)