Itxi

Italia 2019

Espainiako 21 urte azpiko selekzioa, Europako txapelduna

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Zubeldia, Oyarzabal, Simon, Agirregabiria, Merino eta Nuñez Europako txapeldunak dira Espainiak Alemania 2-1 gainditu ondoren.

Espainiako Selekzioa

Espainiako 21 urte azpiko selekzioa Europako txapelduna bilakatu zen bart Alemania finalean 2-1 irabazita. Italiako Europako Txapelketaren finala Udinen jokatu zen eta bertan sei euskal futbolari bildu ziren Luis De La Fuenteren aginduetara.

Oyarzabal, Agirregabiria eta Nuñez hasierako hamaikakoan izan ziren, Mikel Merinok bigarren zatian jokatu zuen eta aulkian Zubeldia eta Simon geratu ziren minuturik jokatu gabe.

Espainiaren lehen gola Fabian Ruizek egin zuen, areaz kanpotik jaurtiketa bikainean lortutakoa; 2-0ekoaren egilea Del Olmo izan zen errebote batean azkarrena izan eta gero. Alemaniak partida bukatzeko bi minuturen faltan egin zuen gola Amiri esker.

Partidaren fitxa teknikoa

2. Espainia: Sivera; Agirregabiria, Vallejo, Nuñez, Firpo; Roca, Fabian (Merino, 78'), Olmo, Ceballos, Fornals (Mayoral, 72') eta Oyarzabal (Soler, 55').

1. Alemania: Nubel; Klostermann, Tah, Baumgartl, Henrichs; Eggestein (Nmecha, 78'), Oztunali (Richter, 73'), Dahoud, Serdar (Neuhaus, 61'); Amiri eta Waldschmidt.

Golak:

1-0, 7': Fabian

2-0, 69': Olmo

2-1, 88' Amiri

Epailea: Srdjan Jovanovic (SER). Vallejok (m.33), Nuñezek (m.71) eta Siverak (m.83) txartel horia ikusi zuten.

Albisteak (2)

Bideoak (1)