Kargatzen...
Itxi

Sariak

Brasil, 2019ko Amerika Kopako hamaikako perfektuan ere garaile

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Txapelduna hamaikako perfektuan jokalari gehien dituen selekzioa da, Alisson Becker, Dani Alves, Thiago Silva, Arthur eta Evertonekin. Lionel Messi, aldiz, sailkapen horretatik at gelditu da.

Brasilek 2019 Amerika Kopako hamaikako perfektuan garaile

Brasil 2019ko Amerika Kopako hamaikako perfektuan jokalari gehien dituen selekzioa da; izan ere, 5 jokalari ditu txapeldunak. Bi perutarrek, argentinar batek, uruguaitar batek eta txiletar batek hamaikakoa osatzen dute, brasildarrekin batera.

Txapelketako txapeldunak bost jokalari ditu hamaikako perfektuan: Alisson Becker atezaina, Dani Alves eta Thiago Silva atzelariak, Arthur erdilaria eta Everton aurrelaria.

Gainera, beste selekzioetako jokalari famatuak ere badaude; hala nola, Arturo Vidal, James Rodriguez edota Paolo Guerrero.

Lionel Messi, aldiz, aukeraketatik at gelditu da. Izan ere, argentinar bakarra da hamaikakoan: Leandro Paredes.

Honako hau da 2019ko Amerika Kopako hamaikako perfektua, 1-4-3-3ko antolaeran:

Atezaina: Alisson Becker (Brasil).

Atzelaria: Dani Alves (Brasil), Jose Maria Gimenez (Uruguai), Thiago Silva (Brasil) eta Miguel Trauco (Peru).

Erdilariak: Arthir (Brasil), Leandro Paredes (Argentina) eta Arturo Vidal (Txile).

Aurrelariak: James Rodriguez (Kolonbia), Everton (Brasil) eta Paolo Guerrero (Peru).

Albisteak (3)