Internazionala
CONCACAFak 2022ko Qatarreko Munduko Koparako sailkapen formatu ezberdina aurkeztu du
Agentziak | Erredakzioa
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibeetako selekzioek bi sailkapen fase ezberdinetan izango dira banatuta: Hexagonal bat eta multzoetako fasea.
CONCACAFak 2022ko Qatarreko Munduko Kopara sailkatzeko formatu berria aurkeztu du, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibeetako selekzioak biltzen dituen erakundeak. Sailkapen formatu berri hori bi zatitan banatuta egongo da: hexagonal bat eta multzoetako fasea bat.
Beraz, formatu berriak bi sailkapen fase ezberdin izango ditu.
Lehenengoa, FIFAko sailkapenean hobeto sailkatutako 6 selekzioek osatuko duten hexagonala izango da. Oraingo emaitzei erreparatuta, hauek dira hoberen sailkatutako taldeak: Mexiko, Estatu Batuak, Costa Rica, Jamaika, Honduras eta El Salvador.
Joan eta etorriko partida guztiak jokatu ostean, hexagonaleko lehenengo hiru selekzioek sailkatuko dira zuzenean Munduko Kopara.
Bigarrena, aldiz, CONCACAFa osatzen duten gainerako beste 29 selekzioek osatutako multzoetako fasea izango da. Ondoren, kanporaketak jokatuko dira, final-laurdenetatik hasita.
Azken formatu horren txapeldunak hexagonalean laugarren sailkatutako selekzioaren aurka lehiatuko du 2022ko Qatareko Munduko Kopara sailkatzeko azken tokia.