Ofizial egin dute
Bartzelonak Griezmann fitxatu du, datozen bost denboraldietarako
Agentziak | Erredakzioa
Fitxaketaren ondorioz, Realak 24 milioi euro jasoko ditu, Griezmann Atletico Madrili saldu zionean sinatutakoa betetzeko.
Bartzelonak ofizial egin du Antoine Griezmann aurrelariaren fitxaketa, jokalariaren ordezkariek ostiral goizean 120 milioi euroko etete klausula ordaindu ostean.
"Bartzelonak Antoine Griezmann jokalariaren etete klausula ordaindu du, eta, ondorioz, jokalariak ez du jada loturarik Atletico Madrilekin", iragarri du Bartzelonako taldeak sare sozialetan.
Fitxaketaren ondorioz, Realak 24 milioi euro jasoko ditu, Griezmann Atletico Madrili saldu zionean sinatutakoa betetzeko.
Aurrelariak bost denboraldirako kontratua sinatuko du bere talde berriarekin, 2024. urteko apirilaren 30a arte, eta 800 milioi euroko etete klausula izango du. Dirudienez, larunbatean bertan aurkeztuko dute.
Lo estabas esperando. pic.twitter.com/v2KY2dNee8
— FC Barcelona (@FCBarcelona_es)
July 12, 2019