Barça, Ligako txapeldun
17 pertsona atxilotuta Barçaren tituluko ospakizunetan Canaletasen
Erredakzioa
Lau polizia zaurituak izan ziren atxiloketa hauek gauzatzerakoan.
Mossos d''Esquadrak eta Bartzelonako Udal poliziak 17 perstona atxilotu zituzten bart Canaletasen Bartzelona tañdeak lortutako Liga tituluaren ospakizunetan. Atxiloketa gehienak desorden publikoagatik izan zirela jakainarazi diote Efe agentziari.
12.000 pertsona inguru bildu ziren Plaza Catalunya, Rambla eta inguruko kaleen artean Bartzelonaren garaipena ospatzeko.
Mossoek 20-31 urte bitarteko zazpi pertsona atxilotu zituzten ospakizunetan eta Udal poliziak beste hamar pertsona atxilotu zituzten.
Mossos d’Esquadrako lau kide zaurituak izan ziren atxiloketok gauzatzerakoan.