Itxi

Polemika

Lehiaketa Batzordeak ostiraletan eta astelehenetan jokatzea debekatu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ondorioz, Athletic-Bartzelona aurtengo Liga hasi behar zuen partida, abuztuaren 16tik, ostirala, larunbatera pasatu dute. Ligak errekurtsoa aurkeztu du justizia arrunteko auzitegietan.

Erabakia justizia arruntaren eskuetan dago orain. Argazkia: Efe.

Carmen Perez Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeko epaileak Lehen eta Bigarren Mailako partidak ostiraletan eta astelehenean jokatzea debekatu du, 2019-20 denboraldian. Jokatzekotan, Federazioaren baimen berezi batekin izan beharko litzateke.

Federazioak ostiraletan eta astelehenetan ez jokatzeko eskaera aurkeztu zuen uztailaren 22an, Ligak lehen hiru jardunaldietako ordutegiak iragarri eta 10 egunera. Athletic-Bartzelona iragarri zuten denboraldiko lehen partida bezala, ostiralean, abuztuak 16an, eta partida hori, dirudienez, larunbatera pasatuko dute, 20:45ean jokatzeko.

Ligak dagoeneko errekurtsoa aurkeztu du auzitegi arruntetan Federazioko epaileak hartutako erabakiaren aurka. Auzitegiek abuztuko lehen hamabostaldian hartuko dute euren erabakia.

Ligako arduradunek ere erantzun diote erabakiari: 'Ordutegiak ez dira ukitzen'.

Albisteak (2)