Itxi

88 milioi

Harry Maguire, historiako atzelaririk garestiena

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Manchester United taldeak 88 milioi euro ordaindu du britainiarraren fitxaketa aurrera eramateko. Horrenbestez, historiako atzelaririk garestiena bihurtu da, Virgil Van Dijken aurretik.

Harry Maguire. Argazkia: Manchester United

Manchester United taldeak ofizial egin du Maguire atzelariaren fitxaketa, 88 milioi euroren truke. Horrela, Leicester Cityn jokatu duen jokalaria atzelaririk garestiena bihurtu da, Virgil Van Dijken fitxaketa aurrera eramateko Liverpoolek ordaindutako 85 milioien aurretik.

Maguirek, 26 urteko jokalariak, Leicesterren jokatu du aurreko denboraldian eta taldeak 14 milioi euro ordaindu zuen bere fitxaketagatik 2017an.

Hala ere, Ingalaterrako selekzioan jokatutako papera izan zen jokalaria famatu egin zuena. Izan ere, 2018ko Errusiako Munduko Kopan maila altua eman baitzuen, eta gol bat lortu zuen ere.

Horrenbestez, Manchester United taldeko jokalari berria atzelaririk garestiena bihurtu da, Virgil Van Dijk (85), Lucas Hernandez (80), Matthijs De Ligt (75)… eta Rio Ferdinand (45) historiakoaren aurretik.