Ordutegiak
Reala-Atletico Madril partida irailaren 14an jokatuko da, larunbatean, 18:30ean
Agentziak | Erredakzioa
Larunbatean jokatuko duen euskal talde bakarra da. Athleticek ostiralean jokatuko du, eta Eibarrek, Osasunak eta Alavesek, berriz, igandean.
Futboleko Liga Profesionalak Lehen Mailako laugarren jardunaldiko ordutegiak iragarri ditu. Realak larunbatean jokatuko du, irailaren 14an, Atletico Madrilen aurka, 18:30ean.
Mallorca-Athletic, berriz, ostiralean izango da, 21:00etan. Iganderako geratuko dira Eibar-Espanyol (12:00etan), Alaves-Sevilla (14:00etan) eta Valladolid-Osasuna (18:30ean).
Hauek dira jardunaldi osoaren ordutegiak: