Fitxaketak
Etxeitak Getafen jokatuko du
Erredakzioa
Athleticeko jokalari ohiak bi denboraldiko kontratua izango du eta, Madrilgo taldearekin, Europa Liga jokatuko du.
Xabier Etxeitak, Athleticeko atzelari ohiak, Getafen jokatuko du hurrengo denboraldian. Jokalariak bi denboraldiko kontratua izango du eta, Madrilgo taldearekin, Europa Liga jokatuko du.
Atzelariak Athleticekin zuen kontratua ekainaren 30ean amaitu zen eta, horrenbestez, Getaferekin akordio batera heldu da.
Etxeita eta Athletic Santander Ligako bigarren jardunaldian ikusiko dira elkar, abuztuaren 24an.