Eurokopa jokatuko da
BBVA Liga abuztuaren 21ean hasi eta maiatzaren 13an bukatuko da
Erredakzioa
Hiru jardunaldi jokatu dira astebarruan eta Errege Kopako finala maiatzaren 25ean jokatuko da.
BBVA Ligako 2011-2012 denboraldia abuztuaren 21ean hasi eta maiatzaren 13an bukatuko da. Lau jardunaldi jokatu dira astebarruan eta Errege Kopako finala maiatzaren 25ean jokatuko da. Hala baieztatu du Espainiako Futbol Liga profesionalak Espainiako Futbol Federazioarekin akordiora iritsi ostean.
Errege Kopako finalaren kasuan salbuespen bat egon eta data aldatu daiteke. Espainiako Ligako talde bat ere ez bada Txapeldunen Ligako finalerako sailkatzen (Munichen jokatuko da maiatzaren 19an), Errege Kopako finala maiatzaren 20an jokatuko da.