Getafe
Bergarak eta Etxeitak ez dute Europa Liga jokatuko
Agentziak | Erredakzioa
Jose Bordalas entrenatzailek 21 izen eman behar izan ditu lehen faserako eta bertan ez daude bi euskal futbolariak.
Markel Bergara erdilariak eta Xabier Etxeita defentsak, lesionatuta dauden Amath N'Diaye eta Vitorino Antunes jokalariekin batera, ez dute Europa Ligako lehen fasea Getaferekin jokatuko.
Jose Bordalas entrenatzailek 21 izen eman behar izan ditu lehen faserako eta bertan ez daude bi euskal futbolariak. Halere, multzoen fasean sailkapena lortuz gero teknikariak aukera izango du jokalari gehiago sartzeko.
Trabzonspor (Turkia), Basilea (Suitza) eta Krasnodar (Errusia) taldeekin batera dago Getafe.