Japonian jokatuko du
Gamba Osaka taldeak ofizial egin du Susaetaren fitxaketa
Erredakzioa
ETBk abuztuaren 28an aurreratu bezala, Markel Susaetak talde japoniarrean jokatuko du.
Gamba Osaka talde japoniarrak ofizial egin du astelehen honetan Markel Susaetaren fitxaketa. Athleticen hamabi denboraldi eman zituen jokalari eibartarrak Japoniako taldean jokatuko du, ETBk abuztuaren 28an aurreratu zuen bezala.
Susaetak 31 urte ditu, Athleticeko kaptaina izan zen, eta 507 partida jokatu zituen talde zuri-gorriarekin. Gamba Osaka taldean ere Athleticen zeraman 14 zenbakia eramango du bizkarrean.