Itxi

LaLiga, 4. jardunaldia

Simeone, Thomasen eta Morataren lesioen eboluzioen zain

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Atletico Madrilek Realari egingo dio bisita larunbat honetan Anoetaren estreinaldian.

Simeone, Atletico entrenatzailea

Larunbat honetan LaLigako 4. jardunaldiko partida jokatuko dute Anoetako futbol-zelaian Realak eta Atletico Madrilek.

Diego Simeonek bi jokalari garrantzitsuren lesioei begira dago; alde batetik, Thomas Partey, arazo muskularrak tarteko, eta bestetik, Alvaro Morata, belauneko zaintiratua izan baitu.

Gaurko entrenamenduan jokalari asko falta izan dira Atleticon, haien selekzioekin baitaude; momentuz Mario Hermoso eta Saul Ñiguez bakarrik heldu dira, eta heltzeke daude Jan Oblak, Kieran Trippier, Stefan Savic, José Maria Gimenez, Hector Herrera, Thomas Lemar eta Joao Fwlix.

Albisteak (3)