Itxi

LaLiga: 13. jardunaldia

Eibarrek Real Madril izango du aurkari Ipuruan, azaroaren 9an

Erredakzioa

Leer en Castellano

Reala-Leganes neurketak irekiko du jardunaldia azaroaren 8an, Reale Arenan. Eibar-Real Madril eta Alaves-Valladolid partidak azaraoaren 9an izango dira; 10ean, Athletic-Levante eta Getafe-Osasuna.

Eibar taldeko jokalariak Gol bat ospatzen, Ipuruan. Argazkia: EFE

Astelehen honetan jakinarazi ditu Futbol Liga Profesionalak Santander Ligako 13. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Azaroaren 8an, Reala-Leganes partidak irekiko du jardunaldia, 21:00etan, Reale Arenan.

Larunbatean, azaroaren 9an, Eibarrek Real Madrilen aurka jokatuko du Ipuruan, 18:30ean, eta Alavesek Valladolid izango du aurkari Mendizorrotzan, 13:00etan.

Igandean, azaroaren 10ean, Athletic Club-Levante neurketa jokatuko da San Mamesen (14:00etan), eta Getafe-Osasuna norgehiagoka Alfonso Perez Coliseumean (18:30ean).

Santander Ligako 13. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Ostirala, azaroak 8:

Reala - Leganes (21:00etan).

Larunbata, azaroak 9:

Alaves - Valladolid (13:00etan).

Valentzia - Granada (16:00etan).

Eibar - Real Madril (18:30ean.

Bartzelona - Celta (21:00etan).

Igandea, azaroak 10:

Mallorca - Vila-real (12:00etan).

Athletic - Levante (14:00etan).

Atletico - Espanyol (16:00etan).

Getafe - Osasuna (18:30ean).

Betis - Sevilla (21:00etan).

Albisteak (3)