Itxi

2020ko Eurokopa

Ukrainak 2020ko Eurokoparako txartela lortu du Portugal menderatuta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Multzoko lehen postua ziurtatu du Ukrainak, Portugal 2-1 menderatuta; Cristiano Ronaldoren taldea, aldiz, 11 punturekin geratu da, eta Serbiak baino puntu bat gehiago besterik ez du.

Ukrainako zenbait jokalari gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Ukrainako selekzioak 2020ko Eurokopan izateko txartela eskuratu du astelehen honetan, Portugali Kieven 2-1 irabazi eta gero. Partida horretan, Cristiano Ronaldok bere ibilbide profesionaleko 700. gola egin du, penaltiz.

Horrenbestez, Ukrainak dagoeneko sailkatuta zeuden Belgika, Italia, Errusia eta Poloniako selekzioekin egin du bat.

Andriy Pyatov atezaina izan da protagonista nagusia Andriy Shevchenkok entrenatzen duen taldean. Shakhtar Donetsk taldeko jokalariak izugarrizko neurketa jokatu du, Cristiano Ronaldori hainbat gelditu eginda. Izan ere, Roman Yaremchuken eta Andriy Yarmolenkoren golek Ukraina aurretik jarri ostean, sufritzea egokitu zaio etxeko selekzioari, baina hortxe azaldu da Pyatov, bere inguruetara heldu diren baloi arriskutsu ia gehienak urruntzeko.

Horrenbestez, egungo txapeldunak azken bi jardunaldietara itxaron beharko du sailkapena lortzeko, Serbiak irabazi egin baitio Lituaniari (1-2) eta, ondorioz, oraindik aukera baitu sailkateko. Une honetan, Portugalek 11 puntu ditu eta Serbiak 10.

Fitxa teknikoa:

2 - Ukraina: Pyatov, Karavayev, Kryvtsov, Matvienko, Mykolenko, Stepanenko, Malinovskyi, Zinchenko, Yarmolenko, Yaremchuk (Kovalenko, 74. min) eta Marlos (Konoplyanka, 63. min).

1 - Portugal: Rui Patrício, Nélson Semedo, Pepe, Rúben Dias, Raphael Guerreiro, Danilo, João Mário (Bruma, 68. min), Moutinho (Bruno Fernandes, 56. min), Bernardo Silva, Gonçalo Guedes (João Félix, 45. min) eta Cristiano Ronaldo.

Golak: 1-0, 6. min: Yaremchuk; 2-0, 26. min: Yarmolenko; 2-1, 72. min: Ronaldo, penaltiz.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)