Lesioa
Sandrok ez ditu jokatuko Athleticen eta Eibarren aurkako partidak
Erredakzioa
Sandro Ramirez Valladolid taldeko jokalariak lehen graduko lesioa du ezker hankako bizeps femoralean, eta bi aste emango ditu jokatu gabe.
Valladolid izango da Athleticen aurkaria igandean eta Eibarrena bi aste barru. Pucelako taldeko jokalaria den Sandro Ramirezek ezingo ditu bi partida horiek jokatu, lesionatuta baitago.
Sandrok lehen graduko lesioa du ezker hankako bizeps femoralean, eta bi aste emango ditu jokatu gabe. Jokalari garrantzitsua da Sergio Gonzalez entrenatzailearentzat, nahiz eta aurrelariak bi urte daramatzan golik sartu gabe.
Ondorioz, Sandrok ez du igande honetan San Mamesen jokatuko Athleticen aurka, eta ez da jokatzeko prest egongo urriaren 26an Valladolidek Eibarren aurka Jose Zorrillan izango duen neurketan.