2020ko Eurokopa
Espainiak berdindu egin du Suedian eta Eurokopara sailkatu da (1-1)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Partida amaitzear zela Rodrigo Morenok sartutako golak sailkapena erdiesteko behar zuen puntua eman dio Espainiako selekzioari.
Rodrigo Morenok 92. minutuan sartu duen golak Espainiak Suediaren aurka gal zezan eragotzi du (1-1), eta, bide batez, 2020ko Eurokoparako sailkapena eman dio bere selekzioari.
Espainiak luzapenera arte itxaron behar izan du sailkatu ahal izateko, lehen zatian gola sartzeko lau abagune argi alperrik galdu eta gero.
Ondoren, Suediak ere bere aukerak izan ditu, baina David de Gearen geldituekin egin du topo.
Alabaina, 50. minutuan, Bergek De Gearen atea zulatu du. Gainera, Manchester Unitedeko atezainak zelaia utzi behar izan du lesionatuta, eta Kepa ondarroarra sartu da haren ordez.
Neurketa berdintzeko Espainiaren ahaleginek azken txanpan izan dute saria. Korner baten erdiraketaren ostean, Fabianek area barruan jarri du baloia ezkerkada indartsu batez, eta Rodrigok hanka jarri eta sarera desbideratu du.
Fitxa teknikoa:
1 - Suedia: Olsen, Lustig, Lindelof, Granqvist, Bengtsson, Larsson, Olsson, Ekdal (Svensson, 83. min), Forsberg, Berg (Andersson, 90. min) eta Quaison (Isak, 78. min).
1 - Espainia: De Gea (Kepa, 60. min), Carvajal (Navas, 81. min), Albiol, Iñigo Martinez, Bernat, Fabian, Rodri, Thiago (Rodrigo, 66. min), Oyarzabal, Gerard Moreno eta Ceballos.
Gola: 1-0, 50. min: Berg. 1-1, 92. min: Rodrigo.
Epailea: Clement Turpin (Frantzia). Txartel horiak: Jan Andersson (entrenatzailea) eta Berg (Suedia); Ceballos eta Fabian (Espainia).
¿ RESULTS ¿
— UEFA EURO 2020 (@UEFAEURO) 2019(e)ko urriaren 15(a)
¿¿ Dramatic Rodrigo equaliser sends Spain to finals!
¿ Who impressed you tonight?#EURO2020