Itxi

Premier League

Southampton taldeko jokalariek soldataren zati bat emango dute 0-9 galdu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ostiralean Leicester Cityren kontra galdu zuten ondoren, egun bateko soldata emango diote klubaren Fundazioari.

Leicesterreko jokalariak gol bat ospatzen

Leicester City taldeak historia egin zuen ostiralean Southampton taldeari 0-9ko emaitzarekin menderatuta. Etxetik kanpo Premier Leaguen inoiz lortu den emaitza handiena da Leicesterrek erdietsitakoa, eta orain arte txapelketan eman den emaitzarik handiena berdindu du: 1995ean Manchester Unitedek Ipswich Town taldeari sartutako 9-0ekoa.

Hori dela eta, Southampton taldeko jokalariek eta entrenatzailek egun bateko soldata emango diote klubaren Fundazioari, webgunean iragarri duten bezala. Beraz, 12.000 gazte eta heldurentzat bideratuko da diru hori, bizitza aldatzeko premia duten pertsonei laguntzea baita Fundazioaren erronka eta helburu nagusia.