Deportivo
Nolaskoain: 'Soldata duina izateko eskubide bera dute'
Agentziak | Erredakzioa
Zumaiako atzelaria emakumezkoen futbolean deituta dagoen grebaren alde azaldu da.
Peru Nolaskoain, Athleticek Coruñako Deportivori utzitako jokalaria, emakumezkoen futbolean deituta dagoen grebaren alde azaldu da; Iberdrola Primerako greba azaroaren 16an eta 17an izango da.
'Gaur egun oso harreman ona dut Athleticeko emakumezkoen jokalariekin, lagunak ditut han, batzuekin bizi nintzen Bilbon. Nik uste dut gizonezkook dugun eskubide bera dutela soldata duina izateko. Gu bezala, astebururo borrokatzen dira pribilegio horiek izateko', adierazi du Zumaiako atzelariak prentsaren aurrean.
Patronala eta sindikatuak urriaren 28an bildu ziren, Madrilen, Lehen Mailako Iberdrola Ligako jokalarien greba saiheste aldera.
Besteak beste, hauek izan ziren hitzorduan: Espainiako Futbolarien Elkartea (AFE), UGT eta Futbolistas On sindikatuak, Emakumezkoen Futbol Kluben Elkartea (ACFF) eta elkarte horretan izena emanda ez duten Athletic, Bartzelona eta Tacon taldeetako ordezkariak.