Urtarrilaren 8tik 12ra
Valentzia-Real Madril eta Bartzelona-Atletico Madril, Superkopako finalerdiak
Erredakzioa
2020ko Espainiako Superkopa Saudi Arabian jokatuko da, urtarrilaren 8tik 12ra artean.
Astelehen honetan egin da Espainiako Superkoparen zozketa, Espainiako Futbol Federazioak Las Rozasen (Madril) duen Futbolaren Hirian. Txapelketa Saudi Arabian egingo da 2020ko urtarrilaren 8tik 12ra artean.
Valentzia-Real Madril izango da lehen finalerdia, urtarrilaren 8an; bigarrena, aldiz, Bartzelonak eta Atletico Madrilek jokatuko dute urtarrilaren 9an. Finala, urtarrilaren 12an.
Superkopa Arabia Saudin jokatuko da, eta emakumeak estadioan sartu ahal izango dira inolako murrizketarik gabe. Ondorioz, ez da egongo emakumezkoentzat soilik den toki mugaturik.