202ko Eurokopa
Finlandiak sailkapen historikoa erdietsi du eta Suedia ere Eurokopan izango da
eitb.eus
2020ko Eurokopara sailkatzeko multzoen faseko bederatzigarren jardunaldia larunbatean amaituko da.
Liechtensteinen aurkako garaipenarekin (3-0) Finlandiako selekzioak balentria historikoa erdietsi du ostiral honetan, lehendabizikoz lortu baitu Eurokopa batean izateko sailkapena. Hain zuzen ere, J multzoko bigarren sailkatu gisa bereganatu du aukera hori, bederatzitik bederatzi neurketa irabazi dituen Italiaren atzetik, alegia.
Suediak, bere aldetik, Errumanian 0-2 irabazita lortu du azken fasean izateko eskubidea. Suediarrek ere euren multzoko (F) bigarren sailkatu gisa egin dute aurrera, Espainiarentzat izan baita lehenengoa, Malta 7-0 azpiratu eta gero.
9. JARDUNALDIA:
Ostirala, azaroak 15
Armenia – Grezia (0-1)
Finlandia – Liechtenstein (3-0)
Norvegia – Faroeak (4-0)
Bosnia-Herzegovina – Italia (0-3)
Danimarka – Gibraltar (6-0)
Errumania – Suedia (0-2)
Espainia – Malta (7-0)
Suitza – Georgia (1-0)
Frantzia, Ingalaterra, Turkia eta Txekia ostegunean sailkatu ziren
Frantzia, egungo munduko txapelduna, Ingalaterra, Turkia eta Txekiak ostegunean eskuratu zuten 2020ko Eurokopako azken fasean izateko pasea. Portugal azken edizioko txapeldunak ez du oraindik bere parte-hartzea ziurtatu, Lituaniari 6 eta 0 irabazi arren.
Ingalaterra aise nagusitu zitzaion Kosovori (7-0). Argazkia: EFE
Osteguna, azaroak 14
Turkia – Islandia (0-0)
Albania – Andorra (2-2)
Txekia – Kosovo (2-1)
Ingalaterra – Montenegro (7-0)
Frantzia – Moldavia (2-1)
Portugal – Lituania (6-0)
Serbia – Luxenburgo (3-2)
Larunbatean amaituko da sailkapen faseko 9. jardunaldia
Larunbata, azaroak 16
Zipre – Eskozia (15:00)
Azerbaijan – Gales (18:00)
Errusia – Belgika (18:00)
San Marino – Kazakhstan (18:00)
Eslovenia – Letonia (18:00)
Austria - Ipar Mazedonia (20:45)
Kroazia – Eslovakia (20:45)
Alemania – Bielorrusia (20:45)
Israel – Polonia (20:45)
Ipar Irlanda – Holanda (20:45)