Danimarkan
21 urtez azpikoen Eurokopa: Espainiaren garaipena (0-2)
Erredakzioa
Deportivoko Adrian Lopezek sartu zituen neurketako gol biak. Iker Muniain, Javi Martinez eta Ander Herrera Athleticeko jokalariak txukun ibili ziren.
Espainiako 21 urtez azpikoen selekzioak 0-2irabazi dio Txekiar Errepublikari Danimarkan jokatzen ari den Europako Txapelketako bigarren partidan.
Adrian eta Mata izan dira neurketako izarrak. Valentziako jokalariak bikain jardun du eta Deporrekoak sartu ditu neurketako gol biak. Iker Muniain, Javi Martinez eta Ander Herrera Athleticeko jokalariak ere txukun ibili dira.
Fitxa teknikoa:
Txekiar Errepublika: Vaclik; Lecjaks, Mazuch, Celustka, Suchy; Gecov, Vacha, Moravek (Kadlec, 63''), Hlousek (Cerny, 77''); Dockal eta Pekhart (Kozank, 46'').
Espainia: De Gea; Montoya, Botia, Dominguez, Didac; Javi Martinez, Thiago; Ander Herrera, Mata (Nsue, 89''), Muniain (Capel, 83'') eta Adrian (Parejo, 74'').
Golak:
0-1, 27''. Adrian.
0-2, 47''. Adrian.