Ustezko iruzurra
Aguirre entrenatzailea eta 36 jokalari absolbitu dituzte Levante-Zaragoza kasuagatik
Erredakzioa
Valentziako 7 zenbakidun Gai Penaletarako Epaitegiak, Agapito Iglesias eta Javier Porquera Zaragozako zuzendaritza batzordeko kide ohiak zigortu ditu urtebete eta 3 hilabeteko kartzela-zigorrarekin.
Valentziako 7 zenbakidun Gai Penaletarako Epaitegiak urtebete eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri die Zaragozako zuzendaritza batzordeko bi kideri, 2010-2011 denboraldiko Levante-Zaragoza partidako iruzurraren kasuagatik. Bestalde, absolbitu egin ditu Javier Aguirre entrenatzailea eta 36 jokalari.
Agapito Iglesias Zaragozako presidente ohia eta Javier Porquera zuzendaritza batzordeko kidea izan dira zigorra jaso dutenak. Gaur egun Leganeseko entrenatzailea den Javier Aguirre libre geratu da, baita Ander Herrera, Vicente Iborra, Cristian Stuani eta Gabi Hernandez futbolariak, besteak beste.