Santander Liga
21. jardunaldiko partiden ordutegiak
Erredakzioa
Sadarren jokatuko den Osasuna-Levante partidarekin hasiko da jardunaldia urtarrilaren 24an, 21:00etan.
Futbol Liga Profesionalak jakitera eman ditu astelehen honetan, urtarrilaren 24tik 26ra artean jokatuko diren Santander Ligako 21. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak.
Osasuna-Levante neurketak irekiko du jardunaldia urtarrilaren 24an, 21:00etan, Sadarren. Larunbatean, urtarrilaren 25ean, Espanyol-Athletic Club (13:00etan) eta Alaves-Vila-real (18:30ean) norgehiagokak jokatuko dira.
Igandean, urtarrilaren 26an, Celta-Eibar (14:00etan) eta Reala-Mallorca (18:30ean) partidak egongo dira jokoan.
Santander Ligako 21. jardunaldiko partiden ordutegiak:
Ostirala, urtarrilak 24:
Osasuna - Levante (21:00etan).
Larunbata, urtarrilak 25:
Espanyol - Athletic Club (13:00etan).
Valentzia - Bartzelona (16:00etan).
Alaves - Vila-real (18:30ean).
Sevilla - Granada (21:00etan).
Igandea, urtarrilak 26:
Atletico - Leganes (12:00etan).
Celta - Eibar (14:00etan).
Getafe - Betis (16:00etan).
Reala - Mallorca (18:30ean).
Valladolid - Real Madrid (21:00etan).