Belgranoren aurka galduta
River Plate taldea Bigarren Mailara jaitsi da
Erredakzioa
Argentinako talde mitikoak historian lehenengo aldiz zilarrezko mailan jokatu du Monumental estadioan 1-1 berdindu eta gero.
River Plate Argentinako Bigarren Mailara jaitsi da Belgranoren aurka 1-1 berdindu ostean itzuleko partidan. Buenos Aireseko taldeak 2-0 galdu zuen joaneko norgehiagokan eta Monumental estadioan ezin izan du emaitza irauli 55.000 zaleren aurrean.
Argentinako futboleko bost talde handien artean izan da River, Boca Juniors, San Lorenzo, Racing eta Independienterekin batera. Txapelketa ofizialetan 33 titulu eskuratu dite talde zuri-gorriak 1931an Argentinako futbola profesional bilakatu zenetik.