Barçako azken altxorra
Manchester Unitedek Thiago Alcantara fitxatu nahi du
Erredakzioa
Daily Mirror egunkariak kaleratu duenez, Alex Fergusonen taldeak 17 milioi euro prest ditu erdilaria fitxatzeko.
Daily Mirror egunkariak gaur kaleratu duenez, Manchester Unitedek 17 milioi euro ordainduko lituzke Thiago Alcantara fitxatzeko. Bartzelonako erdilariak, Danimarkako Eurokopan finaleko jokalari onenaren zaria jaso zuen eta Europako klub garrantzitsuen euren interesa piztu du.
Eurokopa paregabea jokatu du Thiagok Espainiako selekzioarekin eta blaugranen harrobiko azken altxorra entrenatzaile orok nahi duen antolatzailea bilakatu daiteke.