Santander Liga
22. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak
Erredakzioa
Vila-real vs. Osasuna neurketarekin hasiko da jardunaldia, urtarrilaren 31n. Leganes-Reala, Eibar-Betis, Athletic-Getafe eta Sevilla-Alaves norgehiagokak otsailaren 2an jokatuko dira.
Futbol Liga Profesionalak astelehen honetan jakinarazi ditu Santander Ligako 22. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Jardunalda, urtarrilaren 31 eta otsailaren 2a artean jokatuko da.
Vila-realek eta Osasunak urtarrilaren 31n (ostirala) jokatuko dute, 21:00etan, jardunaldiari hasiera emango dion neurketa. Beste lau euskal taldeen txanda igandean izango da, otsailaren 2an, Leganes-Reala (12:00etan), Eibar-Betis (14:00etan), Athletic-Getafe (16:00etan) eta Sevilla-Alaves (18:30ean) partidekin.
Santander Ligako 22. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Ostirala, urtarrilak 31
Vila-real-Osasuna (21:00etan)
Larunbata, otsailak 1
Granada-Espanyol (13:00etan
Real Madril-Atletico Madril (16:00etan)
Mallorca-Valladolid (18:30ean)
Valentzia-Celta (21:00etan)
Igande, otsailak 2
Leganes-Reala (12:00etan)
Eibar-Betis (14:00etan)
Athletic-Getafe (16:00 etan)
Sevilla-Alaves (18:30ean)
Bartzelona-Levante (21:00etan)