Itxi

2021ko ekainera arte

Joaquinek 40 urte bete arte jokatuko du, Betisekin urtebete berritu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Duela aste batzuk, hiru gol egin zizkion Athletici ligan, Villamarinen, eta ordutik partida batean ‘hirukoa’ lortzen duen jokalari beteranoena da.

Joaquin Betiseko jokalaria, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Betisek Joaquin Sanchez kapitainaren kontratu berritzea iragarri du. Jokalari beteranoak 2021eko ekainera arte jokatuko du talde andaluziarrean, hain justu 40 urte bete baino egun batzuk lehenago arte.

"Bere joko bikainak eta 13 barrengatik duen konpromisoa eta maitasuna Betisen historian leku nabarmena eman diote, eta historia hori handitzeko aukera du orain kontratua urtebete luzatuta. Betiseko zaleen belaunaldi ezberdinentzat ikonoa da, eta Joaquinen amaigabeko talentuaz gozatzen jarraitu ahal izango dute", adierazi du klubak ohar batean.

38 urteko jokalaria Betiseko harrobian hazi zen eta mailak igotzen joan zen lehen taldera iritsi arte. Lehen taldean sei denboraldi eman ditu. 2006an Valentziara joan zen eta ondoren Malagaren eta Fiorentinaren kamisetak jantzi zituen, 2015ean etxera itzuli zen arte.

Beteranoa izan arren, Joaquin oinarrizko jokalaria da Sevillako taldean eta duela aste batzuk, Athletici hiru gol egin ostean, Ligaren historian Lehen Mailan ‘hirukoa’ egin duen jokalaririk beteranoena da. Partida horren ostean, mezu dibertigarria bidali zion Aritz Aduriz ligako beste beteranoari:

Albisteak (1)

Bideoak (1)