Akordio batera heldu dira
Manchester Unitedek David De Gea fitxatu du
Erredakzioa
Bost denboraldi emango ditu atezain gazteak Ingalaterrako klubean. De Gea Alex Fergusonen oso gustoko atezaina da.
Atletico Madril taldeko atezaina fitxatu du Manchester Unitedek bost denboraldirako. David De Geak atzo azterketa medikoa egin zuen eta talde gorriaren hirugarren aurpegi berria bilakatu da Phil Jonesen eta Ashley Youngen ostean.
De Geak Danimarkako 21 urtez azpiko Eurokopa irabazi du Espainiako selekzioarekin eta Manchesterrek ez du operazioa birritan pentsatu.