Venezuelako selekzioa
Rafael Dudamelek kargua utzi du, kanporaketak hasteko ia 90 egun falta direnean
Agentziak | Erredakzioa
Venezuelako hautatzaileak kargua uztea erabaki du eta Brasilgo ligara joango dela ematen du. Oraindik ez dute iragarri bere hutsunea nork beteko duen.
Rafel Dudamel Venezuelako hautatzaileak kargua uztea erabaki duela iragarri du, taldea "historiako momenturik onenean" dagoenean. Dudamelen iritziz, erabaki onena da taldearentzat.
"Gaur alde batera egiteko erabakia hartu dut, Venezuelako hautatzaile kargua uztea. Historiako momenturik onenean dago taldea, bai, eta Qatarreko munduko txapelketarako kanporaketen atarian. Nire ustez, erabaki onena da selekzioarentzat", idatzi du atezain ohiak ohar batean.
Dudamelek Qatar 2022 munduko txapelketarako kanporaketak hasteko 84 egun falta direnean hartu du erabakia, eta 2020ko Amerika Kopa ere begi bistan dutenean.