Final-hamaseirenak
Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketen ordutegiak
eitb.eus
Osasunak urtarrilaren 22an, asteartean jokatuko du; Athletic eta Reala asteazkenean arituko dira (urtarrilak 23), eta Eibarren txanda ostegunean iritsiko da
Espainiako Futbol Federazioak gaur arratsaldean eman ditu jakitera Kopako hirugarren kanporaketari dagozkion ordutegiak. Euskal taldeen artean, Osasuna izango da jokatzen lehena; izan ere, gorritxoak urtarrilaren 21ean, asteartean, arituko dira Huelvaren aurka, 19:00etatik aurrera.
Biharamunean, Athleticen eta Realaren txanda iritsiko da. Zuri-gorriek Martinez Valero zelaia bisitatuko dute Elx taldearen aurka aritzeko. Norgehiagoka hori ere 19:00etan hasiko da.
Bi ordu geroago, 21:00etan, Reale Arenak Lehen Mailako bi talderen arteko neurketa hartuko du, donostiarrek Espanyolen bisita jasoko baitute.
Azkenik, urtarrilaren 23an, ostegunean, Eibarrek Extremadurara joko du berriro (aurreko kanporaketan Cacereño gainditu zuen) Badajoz mendean hartzeko xedearekin (21:00).
HIRUGARREN KANPORAKETAKO PARTIDEN ORDUTEGIAK:
Urtarrilak 21, asteartea
Huelvako Recreativo – Osasuna (19:00)
Zaragoza – Mallorca (19:00)
Sevilla – Levante (21:00)
Urtarrilak 22, asteazkena
Eivissa – Bartzelona (19:00)
Elx – Athletic Club (19:00)
Tenerife – Valladolid (21:00)
Badalona – Granada (21:00)
Girona – Vila-real (21:00)
Logroñes – Valentzia (21:00)
Reala – Espanyol (21:00)
Salamancako Unionistas – Real Madril (21:00)
Urtarrilak 23, osteguna
Ebro – Leganes (19:00)
Mirandes – Celta (19:00)
Badajoz – Eibar (21:00)
Rayo Vallecano – Betis (21:00)
Cultural Leonesa – Atletico Madril (21:00)