Otsailaren 5etik 9ra
Hauek dira Superkopako partiden ordutegiak
eitb.eus
Reala-Levante partida otsailaren 5ean jokatuko dute, 20:00etan. Hurrengo egunean, eta ordu berean, Atletico Madril-Bartzelona jokatuko dute. Finala, otsailaren 9an izango da, 12:00etan.
Otsailaren 5etik 9era jokatuko den emakumezkoen Superkoparen ordutegi ofizialak jakitera eman ditute ostegun honetan.
Lau taldek parte hartuko dute: Atletico Madril Liga txapeldunak, Reala Erreginaren Kopako irabazleak, eta Bartzelonak eta Levantek, Ligan bigarren eta hirugarren izan ostean. Lehiaketa Lauko Final baten eran jokatuko da.
Hauek dira ordutegiak:
OTSAILAK 5, ASTEAZKENA
20:00etan: Reala - Levante
OTSAILAK 6, OSTEGUNA
20:00etan: Atletico Madril - Bartzelona
OTSAILAK 9, IGANDEA
12:00etan: Finala