Gaur egin da zozketa
Kopako final-zortzirenetako kanporaketak
eitb.eus
Realak eta Osasunak elkarren aurka jokatuko dute Reale Arenan eta Athleticek Bigarren Mailako aurkaria izango du, Tenerife.
Final-zortzirenetako partidak
Badajoz-Granada
Cultural Leonesa-Valentzia
Tenerife-Athletic
Zaragoza-Real Madril
Mirandes-Sevilla
Rayo-Vila-real
Bartzelona-Leganes
Reala-Osasuna
Gaur zozkatu da 2020ko Errege Kopako laugarren kanporaketa, hots, final-zortzirenak. Bertan, sailkatutako 16 talde izan dira, tartean, Athletic, Reala eta Osasuna. Reala eta Osasuna elkarren aurka neurtuko dira Reale Arenan eta Athletic Teneriferen kontra jokatuko du.
Partida bakarreko kanporaketak izango dira berriro, maila baxuagoan dagoen taldearen futbol-zelaian eta finalerdietara arte prozesu bera jarraituko da. Final-zortzirenak urtarrilaren 28, 29 eta 30ean jokatuko dira.
Kanporaketa honetan, Bigarren B bailako bi (Cultural eta Badajoz) Lehen Mailako beste biren aurka neurtuko dira, Bigarren Mailako lau Lehen Mailako lauren aurka eta gainerako Lehen Mailako lau taldek euren artean jokatu beharko dute, bolen ateratzearen ordenaren arabera.
Final-laurdenak otsailaren 5ean jokatuko dira.
Sailkatutako 16 taldeak
1. Mailako 10: Bartzelona, Real Madrid, Valentzia, Sevilla, Reala, Athletic, Vila-real, Granada, Osasuna eta Leganes.
2. Mailako 4: Real Zaragoza, Mirandes, Rayo eta Tenerife.
2. B Mailako 2: Badajoz eta Cultural Leonesa.
3. kanporaketako emaitzak
Recreativo Huelva - Osasuna 2-3
Zaragoza - Mallorca 3-1
Sevilla - Levante 3-1
Ibiza - Bartzelona 1-2
Elche - Athletic Club 1-1, (4-5 penaltietan)
Tenerife - Valladolid 2-1
Badalona - Granada 1-3
Girona - Vila-real 0-3
Logroñes - Valentzia 0-1
Reala - Espanyol 2-0
Unionistas - Real Madril 1-3
Ebro - Leganes 0-1
Mirandes - Celta 2-1
Badajoz - Eibar 3-1
Rayo Vallecano - Betis 2-2 (4-2, penaltietan)
Cultural Leonesa - Atletico Madril 2-1