Amerika Kopa
Peru, final-laurdenetatik oso gertu Guerreroren golari esker
Erredakzioa
Peruarrek 1-0 gainditu dute Mexiko. Txilek, bestalde, balio handiko puntua lortu du Uruguairen aurka (1-1).
Peruk Mexiko gainditu du C Multzoko bigarren jardunaldian Paolo Guerrerok sartutako golari esker (1-0). Amaierara heltzeko hamar minutaren faltan lortu du Guerrerok gola. Ondorioz, final-laurdenetarako txartela eskura daukate peruarrek eta Mexikok, ordea, mirari bat behar du txapelketan aurrera egiteko.
Fitxa teknikoa:
1. Peru: Fernandez; Carmona, Acasiete, Rodriguez, Vilchez; Balbin, Cruzado (Guevara, 76''), Lobaton (Ballon, 85''), Vargas; Advincula (Yotun, 46'') eta Guerrero.
0. Mexiko: Michel; Chavez (Ponce, 74''), Araujo, Reynoso, Aguilar (Pacheco, 46''); Mier, Reyes, Enroquez, Aquino (Peralta, 86''), Dos Santos eta Marquez Lugo.
Gola:
1-0, 83'': Guerrero.
Txilek, bestalde, balio handiko puntua batu du Uruguairen aurka bana berdinduta. Alexis Sanchez izan da golegilea 64. minutuan eta Txile final-laurdenetan da ia.
Fitxa teknikoa:
1 - Uruguai: Muslera; Maximiliano Pereira (79'' Lodeiro), Lugano, Coates, Caceres; Perez, Arevalo Rios (85'' Eguren), Alvaro Pereira; Cavani (46'' Gonzalez), Forlan eta Suárez.
1 - Txile: Bravo; Contreras, Ponce, Jara (63'' Valdivia); Isla, Medel, Vidal, Jimenez, Beausejour (75'' Paredes); Sanchez eta Suazo (75'' Carmona).
Golak:
1-0, 53'' Alvaro Pereira.
1-1, 64'' Sanchez