Itxi

Lesioa

Dembele berriro lesionatu da eta agur esan dio denboraldiari

Erredakzioa

Leer en Castellano

Bartzelona taldeko jokalari frantziarrak haustura du eskuin hankako bizeps femoraleko hurbileko tendoian.

Ousmane Dembele, Iñigo Martinezekin, Bartzelona-Athletic partida batean. Argazkia: EFE

Bartzelonako jokalaria den Ousmane Dembelek haustura du eskuin hankako bizeps femoraleko hurbileko tendoian, Barçak astearte honetan jakinarazi duenez. Ondorioz, agur esan dio denboraldiari.

Aurrelari frantziarrak, jokatu gabe darama 2019ko azaroaren 27tik, Camp Noun jokatu zuen Borussia Dortmunden aurkako Txapeldunen Ligako neurketan min hartu zuenetik. Orduan, hamar astez jokatu ezinda egongo zela jakinarazi zuten Bartzelona taldeko medikuek. Dembele sendatze-prozesuaren azken txanpan egon da, baina berriro min hartu du, eta ezingo du gehiago jokatu denboraldi honetan.

Albisteak (3)