Itxi

57.000 ikusle

2020ko Kopako finala Sevillako La Cartujako futbol-zelaian jokatuko da

eitb.eus

Leer en Castellano

Espainiako Federazioko arduradunek hurrengo Kopako lau finalak bertan jokatuko direla iragarri du.

La Cartujako futbol-zelaia

Sevillako La Cartujako futbol-zelaian jokatuko da 2020ko Errege Kopako finala apirilaren 18an.

Espainiako Futbol Federazioak ofiziala egin du gaur, gainera arduradunek hurrengo Kopako lau finalak bertan jokatuko direla iragarri du. 57.000 ikusleentzako lekua dago.

Egoitzaren aurkezpen ofiziala ostiralean izango da, hilaren 7an, Madrileko Las Rozasen eguerdiko 13:00etan, Kopako finalerdietako zozketaren egunean.

Albisteak (3)