Europa Leagueko zozketa
Inter de Milan-Getafe eta Sevilla-Roma, final-zortzirenetan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Norgehiagokak martxoaren 12an (joaneko partida) eta 19an (itzulerako partida) jokatuko dira. Lehenengo, Getafek San Siron jokatuko du eta Sevillak Pizjuanen hartuko du Roma.
Inter de Milan-Getafe eta Sevilla-Roma UEFA Europa Leagueko final-zortzirenetan jokatuko dira, Nyonen (Suizan) egin den zozketaren arabera. Norgehiagokak martxoaren 12an (joaneko partida) eta 19an (itzulerako partida) jokatuko dira.
Joaneko partidan, Getafek San Siron jokatuko du eta Sevillak Pizjuanen hartuko du Roma.
Europa Leagueko final-zortzirenen parekatzeak beraz, ondorengoak dira:
FINAL-ZORTZIRENAK
Estambul Basakseir - Copenhagen
Olympiacos - Wolves
Rangers - Bayer Leverkusen
Wolfsburgo - Shakhtar Donetsk
Inter Milan - Getafe
Sevilla - Roma
Ganador Eintracht Frankfeurt / Salzburgo - Basilea
Lask - Manchester United